Ultramorea_1

Ultramore eremuko lehenengo praktikan disolbatzaile desberdinen espektruak aztertuko ditugu. Dakizuenez, erabiliko ditugun disolbatzaileak kolorgeak direnez, bandak ultramore eremuan izango dituzte, eta banden kokapena esleituko dugu, disolbatzaileen egitura molekularra aztertuz (erresonantzia, ordezkatzaile elektroi emaile edo hartzaileen presentzia, etab.).

Lehenengo pausua gure eskaneatze eremua zein den ezagutzea da, eta horretarako disolbatzaile bakoitzaren "cut off" puntua aztertzea da. "Cut off" puntua disolbatzailearen absorbantzia izugarria bilakatzen den puntua da, ultramore urrunetik gertu. Absorbantzia hain handia izanda, gure espectrofotometroak ezin du zuzendu disolbatuta dagoen konposatuaren absorbantzia. Beraz, eremu hori ez da erabilgarria.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina