Ikuskorra_1

Eremu ikuskorreko lehenengo saiakeran karga transferentziazko konplexu baten absortzioa aztertuko dugu. Konplexu hori bi unitate molekularrez osatuko da, bata elektroi emailea eta bestea elektroi hartzailea, eta bakoitzaren proportzio erlatiboaren arabera absortzio bandak nola aldatzen diren aztertuko dugu. Bestalde, talde bakoitzak elektroi emaile desberdin bat izango du, izaera indartsuagoa edo ahulagoa duena, eta horrela horren arabera ere ikusten diren diferentziak absortzio-banden kokapenean ikusiko dugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina